Ekonomia
Errenta aitorpena
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gaurdanik, renta.navarra.es web orrian egongo dira kontsultagai Ogasunak egindako errenta proposamenak, eta aitorpenak Internet bidez aurkezteko epea ere gaur bertan ireki dute.
Abian da Nafarroan 2022ko errenta kanpaina
Nafarroan, abian da 2022ko errenta kanpaina. Gaur hasi eta datorren ekainaren 23ra arte egin ahalko dute zergadunek errenta aitorpena. Aurten, gainera, bada berritasunik. Izan ere, % 2ko deflaktazioa aplikatuko dute, inflazioak zergadunengan duen eragina gutxitzeko.
Hala, gaurdanik, renta.navarra.es web orrian egongo dira kontsultagai Ogasunak egindako errenta proposamenak, eta aitorpenak Internet bidez aurkezteko epea ere gaur bertan ireki dute.
Bestalde, apirilaren 18an zabalduko dute errenta aitorpena telefono bidez aurkezteko epea. Ekainaren 23ra arte egongo da horretarako tartea, eta beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua hartzea (apirilaren 14tik aurrera, renta.navarra.eus web orrian).
Bien bitartean, aurrez aurreko aitorpenak aurkezteko epea ere horixe bera izango da (apirilaren 18tik ekainaren 23ra), Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla eta Doneztebe udalerrietako bulegoetan. Kasu horretan ere, nahitaezkoa izango da aurretiko hitzordua hartzea, apirilaren 14tik aurrera, Internet bidez edo 948 505 505 edo 948 505 506 telefonoetara deituta.
Beste edozein tramite egiteko nahiz datu fiskalak kontsultatzeko, arreta zerbitzua emango du Ogasunak 948 106 106 telefonoan.
Dagoeneko 203.145 proposamen egin ditu Nafarroako Ogasunak. Horietatik 136.444k (% 67) zergadunaren aldeko emaitza eman dute. Guztira, 104,3 milioi euro itzuliko ditu Ogasunak aurten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa