Ekonomia
AURREIKUSPEN EKONOMIKOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
% 1,5 haziko omen da aurten ekonomia, aurreikusitakoa baino lau hamarren gehiago. Horrela, euroguneko herrialde handien artean Espainian haziko da gehien barne produktu gordina, gaur kaleratutako txostenaren arabera.
Argazkia: EFE
Nazioarteko Diru Funtsak iragarri du 2023an Espainiako ekonomia uste zena baino lau hamarren gehiago (% 1,5) haziko dela. 2024rako, aldiz, hazkunde aurreikuspena jaitsi egin du, % 2raino, aurreko azterketan aurreikusitakoa baino lau hamarren gutxiago. Bi zenbakiok Europako batezbestekoaren gainetik daude: oro har, euroguneko herrialdetan % 0,8ko hazkundea espero da aurten, eta % 1,4koa, hurrengoan.
Aurreikuspen ekonomikoen txostena aurkeztu du gaur Nazioarteko Diru Funtsak, erakunde hori Washingtonen (AEB) egiten ari den batzarretan. Urtarrilean kaleratutako datuak eguneratu dituzte azken txostenean. Bertan zehazten denez, inflazioak beheranzko bideari eutsiko dio. Hala, 2023an % 4,3ra jaitsiko da kontsumorako prezioen indizea, eta 2024an, % 3,2ra.
Halaber, Europako Banku Zentralak interes tipoetan egindako igoerak Espainiako lan-merkatuan ondorio kaltegarririk ez duela izango ondorioztatu dute Nazioarteko Diru Funtseko adituek, eta langabezia-tasak behera egiten jarraituko duela aurreikusi dute.
Txostenaren arabera, aurten langabezia % 12,6raino jaitsiko da, hiru puntu gutxiago iazko datuekin alderatuta. Datorren urtean, berriz, langabeen kopurua % 12,4an kokatzea espero dute. Nolanahi ere, joera beheranzkoa den arren, euroguneko batezbestekoaren (% 6,8) oso gainetik legoke oraindik langabezia-tasa Espainian.
Pierre-Olivier Gourinchas Nazioarteko Diru Funtseko Ikerketa zuzendariak aurkeztu ditu datuok hedabideen aurrean. Horren hitzetan, azken urteotako gertakariek —pandemia eta Ukrainako gerra aipatu ditu— eragindako "moteltze ekonomikotik errekuperatzen ari da mundua". Aurreikuspenak "onak" diren arren, "zuhurtzia" eskatu du, etor daitezkeen "finantza arazo berriek" egoera berriro okerrera eraman dezaketelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa