12:54

Ekonomia

ERRENTA AITORPENA BIZKAIAN

Bizkaian 2022ko errenta aitorpena egiteko gakoak

EITB MEDIA

Modu telematikoan edo presentzialean egin ahal izango da apirilaren 17tik aurrera. Egun horretatik aurrera gutunen bidalketari ekingo diote eta eskuragarri egongo dira zirriborroak Aldundiaren egoitza elektronikoan.

  • Noiz egin errenta aitorpena Bizkaian

    Noiz egin errenta aitorpena Bizkaian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaian apirilaren 17an hasiko da errenta aitorpena aurrez aurre, telefonoz edo internetez aurkezteko epea. Egun horretatik aurrera hasiko dira errenta-gutunak bidaltzen, eta zergadun guztien errenta-zirriborroak ere eskuragarri egongo dira Aldundiaren egoitza elektronikoan. Aitorpena ekainaren 30era arte egin ahal izango da.

Hiru bide izango dira errenta egiteko:

Errenta aitorpena egiteko aukerak

Errenta aitorpena egiteko aukerak

Errenta aitorpena modu digitalean edo Internet bidez egitea aukeratzen duten herritarrek www.bizkaia.eus/errenta webgunean eta Errenta Bizkaia aplikazioan egin dezakete. Bi kasuetan, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharrezkoa da, beraz, ez dutenek, errenta eskutitzean bidalitako Bak-en aktibazio-kodearekin egin ahal izango du.

Bai webgunean, bai aplikazioan, zergadunek apirilaren 17tik dute beren zirriborrora sartzeko aukera. 

Digitalki errenta aitorpena egiteko

Digitalki errenta aitorpena egiteko

Aldundiak deklarazioa egiteko telefono zenbaki bat ere jarri du eskuragarri, zergadunei zirriborroa berrikusten eta osatzen laguntzeko, bai eta aitorpena aurkeztearekin lotutako edozein zalantza argitzen laguntzeko ere.

Telefonoz nola egin errenta aitorpena

Telefonoz nola egin errenta aitorpena

Amaitzeko, aurrez aurre egin nahi dutenek, bulegoetan apirilaren 17tik aurrera egin ahal izango badute ere, aurretik, apirilaren 13tik aurrera, irekiko da hitzordua hartzeko epea.

Errenta aitorpena aurrez aurre

Errenta aitorpena aurrez aurre

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena