Ekonomia
Lan gatazka
EITB Media
Sektorean gehiengoa duen sindikatuak deitutako lanuzteak beste sindikatuek (LAB eta CCOO), bakoitzak bere aldetik, deitutako grebei batuko zaizkie.
Bizkaiko foru jauregiaren aurrean egindako elkarretaratzea. Argazkia: @ELAsindikatua
ELA sindikatuak greba egun gehiagora deitu ditu Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileak. Zehazki, apirilaren 21etik maiatzaren 3ra (13 egun, guztira) deitu ditu lanuzteak, beharginon lan hitzarmena berritzeko orduan "patronalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak erakutsitako utzikeria" salatzeko. Martxoan 10 lanuzte egin dituzte, eta datozen bi hilabeteetarako deitutakoekin, 50 egun egingo dituzte greban.
Sindikatu abertzaleak gehiengoa du Bizkaiko erresidentzietan, eta gaur iragarritako 13 lanuzteak beste sindikatuek, bakoitzak bere aldetik, deitutakoei batuko zaizkie. LABek bederatzi egun ditu deituta —apirilaren 3, 4, 5 eta maiatzaren 15, 16, 17, 18, 19 eta 20— eta CCOOk, 10 —apirilak 13 eta 14, maiatzak 22, 23 eta 24 eta ekainak 12, 13, 14, 15 eta 16—.
ELAren esanetan, patronalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez diete erantzun "sektorearen lan premiei (langile falta, GUFErekin parekatzea, lehen egunetik ordezkapenak egitea, lanaldi osoko kontratuak egitea, lan osasunaren arloko hobekuntzak...)" eta, modu horretara, "egungo zaintza eredua betikotzen dute".
Grebalariek manifestazioa egingo dute Bilbon apirilaren 21ean, 13 eguneko grebari hasiera emateko. Guggenheim museoaren zabalgunetik abiatuta (11:00), Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte Eusko Jaurlaritzara iritsi arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa