09:00

Ekonomia

Goi-bilera

Bankuak zuzenean kapitalizatzea onartu du euroguneak

Erredakzioa

Era berean, Espainiak eta Italiak eskatuta, erreskate funtsak erabiliko dituzte merkatuen presiopean dauden herrialdeetako zorra erosteko.

01:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euroguneko buruzagiek Espainiaren eta Italiaren eskariei erantzun diete eta ateak ireki dizkiete bankuak zuzenean kapitalizatzeari eta merkatuen presiopean dauden herrialdeetako zorra erosteko erreskate funtsak erabiltzeari.

Era berean, arrisku-saria lasaitze aldera, Espainiako bankuak erreskatatzeko diruaren inguruan ere erabakiak hartu dituzte, gaur goizaldean amaitu den bileran.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Mario Monti Italiako lehen ministroak eskatzen zutena lortu dute. Horretarako, bi estatuek geldiarazi egin dute 27ek adostutako hazkunde ituna (ekonomia sustatzeko 120.000 milioi euroko funtsa), presio neurri gisa.

Hori horrela, euroguneak onartu egin ditu orain arte Alemaniak, Herbehereek eta Finlandiak kritikatzen zituzten hainbat neurri.

Europako bankuen ikuskatzailea

Neurri horietako bat da erreskate funtsak erabiliz bankuak zuzenean kapitalizatzea. Horri esker, dirua ez da Estatuaren eskuetatik pasako eta ez da karga bat izango kontu publikoentzat.

Baina aukera hori erabili ahal izateko, Europako bankuen ikuskatzaile bat sortuko da, Europako Banku Zentralaren partehartzearekin, eta "oso baldintza zorrotzak" exijituko dira.

Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentearen arabera, urtea amaitu aurretik egongo da martxan bide hori.

100.000 milioi euro

Bestalde, Espainiako bankuak erreskatatzeko 100.000 milioi euroko diru-laguntza behin behineko erreskate-funtsetik aterako da lehenik eta funts iraunkorrera igaroko da gero baldintza berberekin.

Hori horrela, euroguneak uko egin dio lehentasunezko hartzekodun izateari, izan ere, merkatuek ez zuten begi onez jo Espainiako Estatuak jaulkitzen duen zor publikoa baino lehenago mailegu hori ordaindu behar izatea.

Zorraren erosketa

Zentzu horretan, euroguneko herrialdeek onartu egin dute merkatuen presiopean dauden estatuetako zorra erosteko baldintzak malgutzea, aurrekontuaren eta erreformen konpromisoari eusten diotenen kasuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena