Ekonomia
Espainiako bankuen erreskatea
Erredakzioa
Halaber, Euroguneko ministroek Ziprerentzako erreskate osoa aurreikusi dute, Nazioarteko Diru Funtsarekin batera, eta ez estatuko bankuak erreskatatzea bakarrik.
Mariano Rajoy, François Hollande, Mario Monti eta Angela Merkel. EFE
Euroguneko Ekonomia ministroak asteazken honetan pozik azaldu dira Espainiako Gobernuak bankuen erreskatearen eskaera formala egin zuelako, eta laguntza eskatzeko baldintzak betetzen dituela esan dute. Halaber, “laguntza hori eurogunearen egonkortasuna mantentzeko arrazoituta dagoela” gaineratu dute.
Eurotaldeak berriro ere esan du Estatu izango dela erreskatearen arduraduna, Espainiako bankuak zuzenean onbideratzea albo batera utzita, laguntzak zorra ez izateko. “Bankuen Berregituratzea Ordenatuaren Funtsak, Espainiako Gobernuaren agente bezala jardunez, jasoko ditu funtsak eta kalteak jasotako erakundeetara bideratuko du”, bileraren amaieran azaldu dutenez.
"Espainiako Gobernua erantzule izango da guztiz eta memoranduma eta finantza laguntzaren inguruko akordioa sinatuko ditu”, esan du Eurotaldeak.
Euroguneak eta NDFk Zipre erabat erreskatatzea aurreikusi dute
Euroguneko Finantza ministroek Zipre guztiz erreskatatzea erabaki dute doikuntza osoko programa baten bitartez, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) laguntzarekin, eta ez herrialdeko bankuei bakarrik laguntzea.
Ministroen ustez, “doikuntza programa bat justifikatuta dago une honetan”, eta hori egitea pentsatu dute, Eurotaldeko presidenteak azaldu duenez.
Oraingoz ez dute Zipreko erreskatearen inguruko kopururik eman, baina Ziprek Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak, Zipreko agintariek eta Nazioarteko Diru Funtsak elkarren artean negoziatutako programa bat jarraitu beharko du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa