Ekonomia
Lan gatazka
Agentziak | EITB Media
Sektoreko langileak berriro mobilizatu dira Bilboko kaleetan, euren hitzarmenak pairatzen duen "blokeoa" salatzeko, eta gogorarazi dute dagoeneko 30 egun baino gehiago daramatzatela greban.
Bilbon manifestazioa, larunbat honetan. Argazkia: EFE
Greba egiten ari diren egoitzetako langileek "propaganda gutxiago eta hitzarmena berritzea bezalako ekintza zehatzak egin ditzala" eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari larunbat honetan, Bilbon, "pairatzen ari diren soldata arrakalarekin amaitzeko".
Sektore horretako langileak berriro mobilizatu dira Bilboko kaleetan, ELAk deitutako greban, euren hitzarmenak pairatzen duen "blokeoa" salatzeko, eta gogorarazi dute 30 egun baino gehiago daramatzatela greban.
Martxa goizeko 10:45ean abiatu da Juan de Garay kaletik, eta Udaletxeko eskaileren parean amaitu da.
Ainhoa Tirapu ELAko ordezkariak manifestazioan zehar kritikatu duenez, patronala erakundeak direnean eta emakumeen lan baldintzak mintzagai direnean, "lan gatazkak izugarri luzatzen dira".
Tirapuk adierazi duenez, mobilizazio honekin langileek erakundeen "hipokresia" salatu dute, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiarena, "ahoa betetzen baitzaie emakumeek pairatzen duten soldata arrakalarekin amaitu behar dela esaten".
"Emakume horiek, egoitzetakoak kasu, gaitz horrekin amaitzeko borrokatzen direnean, gatazkak nabarmen luzatzen dira. Eta hori erakunde publikoaren erantzukizun zuzena da", gaineratu du.
Era berean, azaldu duenez, langileek adierazi dute egoitzak pribatizatzeko erabakia "politikoa" dela eta "ondorio larriak" dituela langileentzat eta erabiltzaileentzat. Horrekin batera, gogorarazi du euren borrokaren azken helburua "egoitzak publiko bihurtzea" dela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa