Ekonomia
pentsioen erreforma
EITB MEDIA
Halaber, Gizarte Segurantza Ministerioak eta EH Bilduk akordioa lortu dute alarguntasun-pentsio minimoen inguruan. Horien arabera, urtean 1.775 eta 3.800 euro artean igoko dira lau urtean, kotizaziopeko pentsioekin parekatuta.
Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroa, José Luis Escrivá. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak ezohiko Ministro Kontseiluan onartu du ostegun honetan pentsioen erreformaren azken zatia. Bertan, gehienezko oinarrien eta kotizazioen igoerak, gutxieneko pentsioen hobekuntzak eta pentsioa kalkulatzeko eredu dual bat ezartzea aurreikusten da, kotizatutako azken 25 urteen edo 29 urteren artean hautatzeko aukera emango duena, kasu honetan bi txarrenak baztertuz.
Jose Luis Escriva Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroak prentsaurrekoan esan du erreforma honekin amaitutzat jotzen duela Espainiako Gobernuak pentsio-sistemaren modernizazioa, gaur egungo eta etorkizuneko pentsiodunen erosahalmena bermatuta gainera.
Era berean, ministroak adierazi du erreserba-funtsean, "pentsioen itsulapikoan", 120.000 milioi euro inguru izango direla 2040ko hamarkadaren hasieran. Escrivaren arabera, aurrezkia 30eko hamarkadaren hasieratik 50eko hamarkadara arte erabiliko da, pentsioak presio demografiko handieneko urteetan blindatzeko.
EH Bilduk eta Gizarte Segurantzako Ministerioak akordioa lortu dute alargunen pentsioen inguruan
Akordioak alargunen gutxieneko pentsioak handitzeko eta kotizaziopeko erretiro-pentsioekin parekatzeko balioko du. Zehazki, akordio horren arabera, alarguntza-pentsioak hilean 40 eurotik gora igoko dira 2024an banakako pentsioen kasuan, eta hilean 126 eurora arte ezkontidea ardurapean duten alarguntasun-pentsioen kasuan. Gehikuntza horrek esan nahi du 1.775 eta 3.800 euro arteko igoera izango dela lau urtean.
Taldeak Kongresuan duen bozeramaile Mertxe Aizpuruaren hitzetan, akordioa "aurrerapauso oso garrantzitsua" da, eta "funtsezko hobekuntza" eta "egiturazkoa"; izan ere, alarguntza-pentsioak dira, gaur egun, kotizazio gabeko pentsioekin batera, pentsio txikienak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa