Ekonomia
EUROPAKO BANKU ZENTRALA
EITB MEDIA
Credit Suisse bankuak hondoa jo ostean finantza krisiaren izua zabaldu bada ere, Europako Banku Zentralak uste du euroguneko bankuek erresistentziarako gaitasuna eta likidezia badutela. Hala ere, finantza-sistemari likidezia emateko tresna guztiak prest dituela gaineratu du.
Christine Lagarde, Europako Banku Zentraleko presidentea, artxiboko irudi batean. EFE
Europako Banku Zentralak gaurko bileran erabaki erabaki du interes tasak % 0,5 igotzea, % 3,5eraino, Credit Suisse banketxearen krisiaren eta Europa osoko finantza merkatuetan sortutako beldurraren testuinguruan. Euroguneko bankuen sektoreak, erresistentziarako gaitasuna eta kapital eta likidezia sendoak dituela argudiatu du.
Ildo horretan, EBZko Gobernu Kontseiluak adierazi du merkatuen egungo tentsioen jarraipena egiten ari dela, eta prest dagoela behar bezala erantzuteko, euroguneko prezioen eta finantza-egonkortasunari eusteko.
"Euroguneko bankuen sektoreak erresistentzia eta kapital zein likidezia sendoak ditu", defendatu duenez, eta, nolanahi ere, EBZk euro eremuko finantza-sistemari likidezia emateko eta, beharrezkoa izanez gero, moneta-politikaren transmisio arina zaintzeko behar diren diru-politikako tresna guztiak dituela gaineratu du.
Interes tasen seigarren igoera jarraia da, eta 2008ko amaieratik gaur arte izan duen maila gorenean kokatu da diruaren prezioa.
Suitzako Banku Nazionalak Credit Suisse banketxeari maileguan 50.600 milioi euro emango dizkiola baieztatu den egunean etorri da erabakia.
Gordailu tasa, bestalde, % 3ra igo du, eta mailegu erraztasuna, % 3,75era.
Bestalde, Europako Banku Zentralak azpimarratu du prest dagoela bere tresna guztiak doitzeko epe ertainean inflazioa % 2ra jaisteko.
2023an inflazioa % 5,3ra jaitsiko dela aurreikusi du
Finantza merkatuetan berriki izandako gorabeheren ondoren, Europako Banku Zentralak aurreikusi du inflazioa, batez beste, % 5,3koa izango dela 2023an, % 2,9koa 2024an eta % 2,1ekoa 2025ean. Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak aintzat hartzen ez dituena), ostera, % 4,6koa izango omen da 2023an, % 2,5ekoa 2024an eta % 2,2koa 2025ean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa