14:25

Ekonomia

AITORTZA

Bilbo, inbertsioa erakartzeko Europako tamaina handiko hiri onenen top-10ean, Financial Timesen arabera

EITB MEDIA

Erresuma Batuko talde editorialak mundu osoko hirien indargune ekonomikoak, enpresa-ehuna eta finantza-gaitasunak aztertu ditu zerrenda egiteko, eta 370 hiriren artean lehen postuetan ezarri du Bizkaiko hiriburua.

  • Unai Dorronsoro EITB Mediako erabiltzailearen argazkia

    Unai Dorronsoro EITB Mediako erabiltzailearen argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Financial Times Erresuma Batuko talde editorialaren arabera, atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko hamargarren hiri onena da Bilbo, tamaina handiko 370 hirien artean. Hain zuzen, fDi Intelligence aldizkariaren azken argitalpenak eman du aitortzaren berri.

Erresuma Batuko talde editorialak mundu osoko hirien indargune ekonomikoak, enpresa-ehuna eta finantza-gaitasunak aztertu ditu zerrenda egiteko. 

Orain arte, aldizkariak tamaina ertaineko hirien zerrendan sartu izan du Bilbo, eta, beraz, tamaina handiko hiri gisa aitortzea "aurrerapena da", Udalaren arabera.

Ildo horretan, nabarmendu duenez, "gaur-gaurkoz Zorrotzaurre uhartea da Bilboko eta Lurraldeko atzerriko talentua eta inbertsioa bereganatzen jarraitzeko ikur nagusia".

Gainera, fDi Intelligence aldizkariak "Top 10 Mid-Sized European Regions Of The Future 2023 - Fdi Strategy" sailkapenaren seigarren postuan kokatu du Euskadi. Lehen hiru postuetan daude Ipar Irlanda, Toscana eta Zuricheko Kantoi Nagusia, hurrenez hurren.

Aldizkaria "Atzerriko Inbertsio Zuzenaren mundu mailako fluxuak eta joerak aztertzen dituen nazioarteko aldizkaririk garrantzitsuena" dela azpimarratu du Udalak, eta Financial Times "informazio ekonomikoan nazioarteko liderra" dela gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena