13:58

Ekonomia

Akordioa

CCOO eta UGT sindikatuetako zuzendaritzek ontzat eman dute pentsioen erreforma

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hortaz, bi sindikatu horien babesarekin baina CEOE eta Cepyme patronalen oniritzirik gabe aterako du aurrera erreforma Espainiako Gobernuak.

  • Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduak Donostian egindako protestetako bat

    Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduak Donostian egindako protestetako bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CCOO eta UGT sindikatuen zuzendaritzek ontzat eman dute, aho batez, pentsioen erreformaren bigarren fasea. Hortaz, bi sindikatu horien babesarekin baina CEOE eta Cepyme patronalen oniritzirik gabe aterako du aurrera erreforma Espainiako Gobernuak.

Horri buruz jarduteko, agerraldia egin dute 13:30ean Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOOko eta UGTko buruek, Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroarekin batera. Akordioaren nondik norakoak azalduko dituzte ordu horretan.

Pentsioen erreformaren bigarren atal honek, baina, ez du CEOE eta Cepyme patronalen babesik izango, lehenengo fasean bat egin bazuten ere. 

UGTren Batzorde Konfederalean hitza hartu eta erreformaren aldeko botoa eskatu du berehala Pepe Alvarezek, "akordio historikoa" dela iritzita. Hain zuzen ere, adierazi du PPren Gobernuak onartutako lan eta pentsioen erreformak indargabetzen dituela, UGTk eskatutakoa betez.

"Gobernuak berak ere ez zuen uste hain urruti iritsiko ginenik", esan du Alvarezek ekitaldian, eta ziurtatu du itun horri esker "pentsioen sistema bermatuta" dagoela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena