12:45

Ekonomia

Zergak

Bizkaiko Foru Ogasunak 414 milioi euro erregularizatu ditu iruzur fiskalaren kontrako borrokan

M. D. | EITB Media

Foru kontuek % 89 berreskuratu dute, eta datozen hilabeteetan kopuru hori handitzea espero dute. Azken hamarkadan, % 93 berreskuratu du Bizkaiko Ogasunak. Gehienak BEZaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren gaineko jarduketei dagozkie.

  • Bizkaiko iruzur fiskala 2022an.

    Bizkaiko iruzur fiskala 2022an.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Foru Ogasunak 414,2 milioi euro erregularizatu ditu 2022an iruzur fiskalaren aurkako jarduketetan. Horietatik 368 milioi (% 89) berreskuratu ditu. Guztira, 545.323 jarduketa abiarazi ditu, hainbat iruzurgileren aurka.

Erregularizatutakoaren gehiengoa ordaindu gabeko kuotei dagokie, eta 28,2 milioi baino ez dira lortu Foru Ogasunak ezarritako zehapenen bidez.

Erregularizatutako milioien artean, diru-sarrera nagusiak BEZa kobratzeari (116 milioi euro baino gehiago 25.238 jarduketatan) eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari (102 milioitik gora 1000 jarduera baino gutxiagotan) dagozkie. Beraz, azken esparru hori da, proportzionalki, iruzur gehien eragiten duenetako bat, delituekin batera (ia 2 milioi eta erdi 10 jarduketatan).

Zehazki, 2022an Ogasunak egindako jarduketa garrantzitsuenen artean, multinazional baten barruan dagoen Bizkaiko sozietate bati erregularizatutako 51 milioi euro baino gehiago daude. Sozietate horrek paradisu fiskaletan egoitza zuten beste enpresa batzuk bereganatu zituen, zegokiona ordaindu gabe.

Foru Ogasunaren arabera, nabarmentzekoa da Bizkaikoa ez den baina Bizkaiko parte hartzea duen sozietate baten kasua, 28,9 milioiko emaitzarekin.

Halaber, 25.102 jarduera kasuan kasuko aitorpena aurkeztu ez zuten pertsonei buruzkoak dira, 11 milioi baino gehiagoko emaitzarekin. Eskudirutan egindako eta aitortu gabeko salmentak 5,9 milioi euro dira, eta faktura irregularrak 2,5 milioi.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena