13:07

Ekonomia

antxoaren kostera

EAEko arrantza-ontziek 380 tona antxoa harrapatu dituzte, arrantza-denboraldia hasi zenetik egunik oparoenean

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Getariako portuan bakarrik, 120 tona deskargatu dira. Hondarribian eta Pasaian 50 eta 13 tona lehorreratu dituzte, hurrenez hurren, eta Bizkaian 200 tonara iritsiko direla nabarmendu dute.

0:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antxoaren kosteran egunik oparoena izan dute gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek, duela 15 egun denboraldia abiatu zenetik. Arrantza-ontziek gaurkoan lehorreratu dute antxoa gehien. Bizkaian, 200 tonatik gora harrapatu dituztela baieztatu dute, eta Gipuzkoan, 180tik gora.

Getarian, 120 tona zenbatu dituzte; Hondarribian, 50 tona, eta, Pasaian, 13,5. Bizkaiko datuei dagokienez, ez dute datua zehaztu, baina 200 tonatik gora lehorreratu dituztela baieztatu dute, eta Ondarroako portura iritsi omen da antxoa gehien.

Eguneko kupoa eginda iritsi dira ia ontzi gehienak, 8.000 kilo antxoa batuta, hain zuzen ere. Arrantzaleek irrati bidez baieztatu dutenez, aurtengo kosterako egunik onena izan dute, bai antxoa kopuruagatik, baita horien tamainagatik ere; izan ere, ertainetik gorakoak arrantzatu dituzte, 50-60 ale kiloko.

Lehen antxoak lonjan 2 euroan saldu dira, eta hortik aurrerakoak, batez beste, 1,50 euro inguruan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena