Ekonomia
Meta
Agentziak | EITB Media
Gainera, konpainia teknologikoak 5.000 lanpostu huts betetzeko egitasmoak bertan behera utzi ditu. Joan den azaroan Metak 11.000 langileren, beharginen % 13 inguru, irteera iragarri ostean etorriko dira kaleratze berriak.
Mark Zuckerberg Metako exekutibo gorena. Argazkia: EFE
Meta konpainia teknologikoak, Facebook, Instagram eta WhatsAppen jabeak, gaur iragarri duenez, beste 10.000 lanpostu murriztuko ditu datozen hilabeteetan, eta 5.000 lanpostu betetzeko planak bertan behera utziko ditu.
Joan den azaroan Metak 11.000 langileren, beharginen % 13 inguru, irteera iragarri ostean etorriko dira kaleratze berriak, kostuak murrizteko helburuarekin.
"Hau gogorra izango da eta ez dago saihesteko modurik", adierazi du gaur Mark Zuckerberg enpresako exekutibo gorenak, erabakia iragarri duenean.
Zuckerbergek ohar batean azaldu duenez, datozen bi hilabeteetan Metaren negozioen arduradunek berregituraketa egitasmoak iragarriko dituzte, lehentasun txikiko proiektuak bertan behera uzteko eta kontratazioak murrizteko.
Gainera, enpresak giza baliabideen lantaldea murriztea erabaki du, eta asteazkenean hasiko da beharginei informazioa ematen.
Arlo teknologikoko berregituraketak eta kaleratzeak apirilaren amaieran jakinaraziko dira, eta enpresa esparruan maiatzaren amaieran, baina baliteke irteerak urte amaierara arte luzatzea, Zuckerbergek azpimarratu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa