15:08

Ekonomia

ENERGIA EOLIKOA

Siemens Gamesak itsas energia eolikoaren zentro bat jarriko du abian Sarrigurenen eta Zamudion

EITB MEDIA

Aerosorgailuen fabrikatzaileak aurreratu duenez, 2025ean, Sarriguren eta Zamudio artean banatutako itsas zentro horretako lantaldea 50 langile kualifikatu izatera iritsiko da, ingeniaritzan eta kudeaketan adituak.

  • Siemens Gamesaren haize-sorgailuak itsasoan. Argazkia: @siemensgamesa

    Siemens Gamesaren haize-sorgailuak itsasoan. Argazkia: @siemensgamesa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siemens Gamesak itsas energia eolikoaren lehen zentroa jarriko du martxan Espainian. Erabaki horrekin, konpainiak lehen urratsa emango du Estatuan offshore proiektuak garatzeko. Lantaldeak Sarrigurenen (Nafarroa) eta Zamudion (Bizkaia) egongo dira, eta horrek itsas eolikorako "hub" espainiarra sortuko du, konpainiak astearte honetan prentsa-ohar batean iragarri duenez.

2025. urterako 50 langile izango ditu zentroak, ingeniaritzako eta kudeaketako profil kualifikatutako langileak, eta konpainiak aurreratu duenez, Europa iparraldeko itsas proiektu eolikoak gauzatzen dituen talde orokorrari lagunduko dio ekimenak.

Era berean, Espainiako itsas eolikoaren etorkizuneko garapenari bide emateaz gain, gisa horretako lehen merkataritza-proiektua litzateke, ekimen honek Siemens Gamesaren I+G gaitasuna Estatuan indartuko duela uste du enpresak, bertan baitago, Sarrigurenen, hain justu, konpainiak arlo horretan duen zentro handienetako bat.

Aerosorgailuen fabrikatzaileak hutsuneak egungo enplegu-erregulazio espedientearen eraginpeko dauden langileekin bete nahi ditu.

Salmentak

2022an, Siemens Gamesari Danimarkako, Alemaniako, Frantziako eta Erresuma Batuko 'offshore' proiektuetarako Espainiako hornitzaileen salmentak 143 milioira iritsi ziren, salmenta guztien % 10era, eta 2021ean erregistratutako 55 milioiko zifra nabarmen gainditu zuten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena