Ekonomia
SVB-ren porrota
EITB Media
Etxebizitza mailegu aldakorrak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea % 3,509an kokatu da gaur, hileko tasak % 3,8tik gora jarraitzen duen arren.
Mailegu aldakorrak kalkulatzeko indize ohikoena da Euriborra. Argazkia: EFE
Euriborra, tasa aldakorreko hipotekak kalkulatzeko erabili ohi den indizea, % 3,509ra jaitsi da gaur (eguneko tasa), hileko batez besteko tasak % 3,8tik gora jarraitzen duen arren. Silicon Valley Bank (SVB) eta Signature Bank AEBko banketxeen porrotak eta horrek eragindako beldurrak eragin zuzena izan dute beherakadan, adituen ustez.
Martxoaren 9ra arte, goranzko bideari eutsi zion Euriborrak egunero, eta 2008ko azarotik ikusi gabeko kopurutik altuena harrapatu zuen, % 3,978. Ostiralean, martxoaren 10ean, ordea, jaisten hasi zen, Silicon Valley Bank (SVB) bankuaren aferak lehen alarma seinaleak eman zituenean.
Gorabehera horien ondorioz, banku zentralek (AEBko Erreserba Federalak eta Europako Banku Zentralak) interes tipoak igotzeari utz diezaioketela aurreikusten hasi dira inbertitzaileak. Estatu Batuei dagokionez, Goldman Sachs kontsultorako analisten iritziz, Erreserba Federalak ziurrenik ez ditu interes tipoak igoko hurrengo astean egingo duen bileran; gaur argitaratuko den AEBko KPIaren otsaileko datuaren zain dago erabakia hartzeko.
Egoera hori euriborrean ere antzematen hasi da. Europako Banku Zentralak osteguneko bileran erabakiko ditu diru-politikan hartu beharreko hurrengo neurriak; interes tipoak igo ala ez, besteak beste. Hala ere, indizearen mugimendu horiek banku zentralak har ditzakeen erabakien isla izan daitezke.
Euriborra % 3,509an kokatu da gaur, asteartea; atzo % 3,858ko maila harrapatu zuen, eta % 3,908koa, berriz, aurreko astean. Hala ere, hilean batez beste % 3,841ean egon da, otsailean izandako % 3,534ko datua baino altuagoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa