Ekonomia
Erreformak
Erredakzioa
Zentimo berdeak garestitu egingo lituzke erregaiak. Duela egun batzuk, Gobernuak ukatu egin zuen etxebizitzen kenkaria kentzeko asmoa duela.
Etxebizitzen kenkaria kentzea, Nazioarteko Diru Funtsak egin ohi duen eskarietako bat. EFE
Ohiko etxebizitzako zerga arina bertan behera uztea eta hidrokarburoetan 'zentimo berdea' ezartzea ari da aztertzen Gobernua, Marta Fernandez Curras Aurrekontuetako Estatu idazkariak iragarri duenez.
Maiatza arteko aurrekontuetako datuak jakitera emateko egin duen prentsaurrekoan, Currasek esan du Nazioarteko Diru Funtsak egindako gomendioak ''aztertzen'' ari direla. Azken erabakia, dena den, Gobernuaren esku dagoela esan du, ''garapen makroekonomikoaren'' eta gizartearen ''beharren'' arabera.
"Ez da lehen aldia ohiko etxebizitzaren zerga arina kentzen dena. Nazioarteko Diru Funtsak Espainiari behin baino gehiagotan egin izan dion gomendioa da, eta, gure betebeharra den neurrian, aztertu ohi dugun txostenetako bat da hori'', azaldu du Currasek.
''Ingurumenaren inguruko inposizioan aztertu ahal izateko esparru zabala du gure herriak'', gaineratu du.
BEZari dagokionez, Aurrekontuetako Estatu idazkariak esan du igoera ez dagoela erabakita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa