Ekonomia
Finantza krisia
EITB Media
Hala ere, aditu askoren iritziz, SVBren porrotak ez du Lehman Brothersen antzeko krisirik eragingo.
Silicon Valley Banken (SVB) bulegoak Santa Claran, Kalifornia (AEB). Argazkia: EFE
Europako banku handiek beherakada handiak jasan dituzte burtsan, Silicon Valley Bank eta Signature Bank estatubatuarren porrotak sektoreari ekar diezazkiokeen ondorioengatik.
Finantza arazo larriak tarteko, bi egunez behea jo zuten Silicon Valley Bank (VB) bankuaren akzioek iragan astean, eta horrek eragina izan du sektorean, dela AEBn bertan, dela handik kanpo. Hala, krisi berri baten mehatxuak inbertitzaileak beldurtu ditu azken egunotan.
2008ko irailaren 15ean, Lehman Brothersek porrot adierazpen formala aurkeztu zuen, bezero gehienen exodoaren, balore-merkatuko galera drastikoen eta arriskuak kalifikatzeko agentzia nagusiek aktiboen debaluazioa erabaki ondoren.
Fenomeno horiek subprime hipoteken krisian sartu zelako gertatu ziren batez ere, gehiegizko arriskuak hartuz. Ondoren, arduragabekeriazko karguak aurkeztu zituzten, eta akusazio kriminaletara ere iritsi ziren. Lehman Brothersen porrota Ameriketako Estatu Batuetako historiako porrotik handiena da.
Hala ere, Espainiako Analisten Institutuko adituen iritziz, SVBren eta Signature Banken ebazpenak eta Silvergateren porrotak ez dute Lehman Brothersen porrotaren antzeko krisirik eragingo.
"Gaur egungo ziurgabetasuna handia da merkatuan, baina ezin da alderatu 2008an Lehman Brothersen porrotarekin sortu zen egoerarekin. Gainera, Europako bankuek jarraitzen duten banku-eredua ez da iparramerikarrena bezalakoa, eta ez daude hainbeste inplikatuta konpainia teknologikoen negozioetan", azaldu du Institutuak.
Alberto Iturralde Burtsan adituak ETBn azaldu duenez, "AEBko bankuen produktuak askoz ere arriskutsuagoak dira. Beraz, ziurrenik, hemen ez da gauza bera gertatuko". Massimo Cermelli ekonomialariaren arabera, "Erreserba Federalak esku hartu du, kaltea ez areagotzeko eta kutsatzea ekiditeko. Baina, hala ere, beldurra zabaldu da".
Amerikako Estatu Batuetako presidentea, Joe Biden, prentsaren aurrera irten da, bertako gizartea eta ekonomia lasaitzeko asmoz. Bi bankuetako bezeroek euren dirua eskuragarri izango dutela ziurtatu du.
Paolo Gentiloni Ekonomia komisarioak ziurtatu duenez, ez du Europako bankuak "kutsatzeko arrisku espezifikorik" ikusten.
Bestalde, Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministro eta presidenteordeak ziurtatu du Estatuko bankuek finantza "zurrunbiloari" aurre egingo diotela balantze "onbideratuekin" eta ikuskapen eta erregulazio esparru "sendoarekin".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa