Ekonomia
Finantza krisia
Agentziak | EITB Media
Nolanahi ere, Europar Batasuneko Exekutiboak AEBko agintariek hartutako neurriak "gogoan hartuko" ditu, Paolo Gentiloni Ekonomia komisarioak adierazi duenez.
Paolo Gentiloni EBko Ekonomia komisarioa gaur, Bruselan. Argazkia: EFE
Paolo Gentiloni Ekonomia komisarioak gaur ziurtatu duenez, ez du Europako bankuak "kutsatzeko arrisku espezifikorik" ikusten, Silicon Valley Bank (SVB) banku estatubatuarrak porrot egin ondoren.
"Ez dugu kutsatzeko arrisku espezifikorik ikusten. Jakina, egoera jarraituko dugu, Europako Banku Zentralarekin (EBZ) harreman estuan ", esan du Gentilonik Bruselan, Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroen bilerara iritsi denean.
Gentilonik adierazi duenez, Europar Batasuneko Exekutiboak AEBko agintariek sektorean "kutsatzea saihesteko" hartutako neurriak "gogoan hartuko" ditu. Nolanahi ere, "Europako banku guztiak, ez bakarrik handiak", Basileako banku-erregulazioan aurreikusitako prebentzio-estandarrak aplikatzen ari dira, erantsi du.
Bestalde, Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministro eta presidenteordeak ziurtatu du Estatuko bankuek finantza "zurrunbiloari" aurre egingo diotela balantze "onbideratuekin" eta ikuskapen eta erregulazio esparru "sendoarekin".
Bruselako Eurotaldearen bileran parte hartu aurretik hedabideei egindako adierazpenetan, Espainiako Gobernua AEBtik iristen diren albisteak "oso gertutik" jarraitzen ari dela esan du Calviñok. Hala ere, ministroak uste du Espainiako entitateek kaltetutako banku estatubatuarraren "eragin zehatzik" ez dutela izan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa