11:18

Ekonomia

Elkarrizketa Radio Euskadin

EH Bilduk uste du pentsioen erreforma ez dela atzerakoia, baina "askoz gehiago" egin beharra dagoela

eitb media

Gainera, Oskar Matute diputatuak esan du 'mozal legea'ren neurri zorrotzenak kentzen ez badira, ez dutela babestuko PSOEk eta Unidas Podemosek proposatutako erreforma.

  • Oskar Matute EH Bilduren diputatua. Argazkia: EITB

    Oskar Matute EH Bilduren diputatua. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oskar Matute EH Bilduren diputatuak esan du Espainiako Gobernuak proposatutako pentsioen erreforma ez dela atzerakoia langileentzat eta pentsiodunentzat, baina "askoz gehiago" egin beharra dagoela langile eta pentsiodunentzat "eskubide eta duintasun gehiago" gaineratzeko.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, koalizioaren ordezkariak Espainiako Gobernuak proposatutako pentsioen erreforma eta patronalak horri egin dion kritika izan ditu hizpide.

Horren harira, Matutek esan du erreforma patronalaren interesentzat dela atzerakoia, eta ondorioz, ez dela atzerakoia langileentzat, nahiz eta erretirorako adina 67 urteraino atzeratu.

"Pentsiodunen % 60k ez du 1.000 euro baino gehiago irabazten, eta askoz ere azkarrago joateko mekanismoak jarri behar dira martxan. Beharrezkoa da pentsioetan progresibitatea aplikatzea eta erreforman alargunen pentsioak jasotzea", gaineratu du. Horregatik, "legea fintzea" eskatu du, "eskubide eta duintasun gehiago" sartzeko.

Herritarren Segurtasunerako legearen edo 'mozal legea'ren inguruan, berriz, EH Bilduren ordezkariak ohartazi du gomazko piloten erabilera edo berehalako itzulketak kentzen ez badira, EH Bilduk ez duela erreforma babestuko.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena