Ekonomia
Erretiroa
EITB Media
Nola eragingo die langileei eta pentsionistei Escriva ministroak proposatzen duen erreformak? Nola kalkulatuko dira pentsioak onartzen bada?
Escriva ministroak proposatutako pentsioen erreformaren giltzarriak. Argazkia: EITB Media.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Jose Luis Escrivak, Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen ministroak, pentsioak erreformatzeko akordio bat adostu du Europako Batzordearekin. Elkarrizketa sozialaren mahaira eraman du eta sindikatuak eta patronala deitu ditu.
Akordioaren arabera, pentsioen kalkulua egitean, pentsiodunek bi zenbaketa eperen artean aukeratu ahal izango dute: gaur egun indarrean dagoena, 25 urtekoa; edo 29 urteko epe berria. Bigarrena aukeratuz gero, kotizazio txarrena izandako bi urtean kanpoan uzteko aukera izango da. Gizarte Segurantzak sistema onuragarriena ezarriko du automakikoki, baina pentsionistari aukeratzeko ahalmena emango zaio.
Horrez gainera, Escriva ministroaren testuaren arabera, senideren bat zaintzeko eszedentzia edo murrizketaren bat hartu badugu, lehen 3 urteak %100ean kotizatutzat hartuko dira kontuan pentsioa kalkulatzerakoan.
Pentsioaren erreformaren datak eta helburuak. Argazkia: EITB Media.
Sistema honen helburuetako bat Gizarte Segurantzaren diru-sarrerak igotzea da, etorkizuneko jubilazioen gastuei aurre egin ahal izateko. Zentzu horretan, kotizazioei dagokienean, oinarri altuenak igo egingo dira. Progresiboki egingo da 2024 eta 2050 artean, KPIaren kopuruari %1,2a gehituz.
Estatuko Gobernuaren proposamenean "elkartasun kuota" bat ere azaltzen da. Modu honetara, gaur egun gehienezko kotizazioa gainditzen duelako zenbatzen ez diren soldatei kuota berezi bat aplikatuko zaie. %1ekoa izango da 2025ean eta urtetik urtera 0,25 puntu hazten jarraituko du, 2045ean %6a izan arte.
Belaunaldien Berdintasunerako Mekanismoaren gainkotizazioa ere ikutuko dute; urtean hamarren bat igotzea proposatzen dute, 2029an 1,2ra iritsi arte.
Honekin guztiarekin, pentsio txikienak igotzea espero du Escriva ministroak. Errenta ertainaren %60 iristen diren arte, konbergentzia bide bat ezartzea proposatzen dute. Horretarako, honako adibide hau hartu dute: ezkontidea bere kargura duen gutxieneko pentsio bat oinarrian hartu eta, 2024-2027 urteen artean, errenta honek izango lukeen garapena kalkulatu dute, arik eta errenta ertaineko bi pertsonako etxebizitza baten %60ra iristen den arte.
Kontribuziopean ez dauden pentsioak ere igotzen joango dira 2027 arte. Horretarako pertsona bakarreko familien pobretze-mugaren %75a hartuko da kontuan.
Genero arrakala
Escriva ministroak aurkeztu duen proposamenean, gaur egun hutsuneak betetzeko dagoen sistema mantentzea proposatzen da, baina emakumeentzako onuragarriak izan daitezkeen puntu batzuk sartu dira. Kotizazio hutsuneak %100ean orekatuko dira gutxieneko oinarriarekin lehen 4 urteetan. 49. hilabetetik aurrera, berriz, %50ean orekatuko dira oinarri berarekin; baina soldatapeko emakumeen kasuan, 5. urtera arte %100a mantenduko da eta, handik 7. urtera arte, gutxieneko oinarriarekin orekatuko dira %80an.
Horrez gainera, 2024 eta 2025 urteetan genero arrakalaren osagarria %10 gehiago igotzea proposatu da.
Epeak
Pentsioen erreforma Next Generation funtsak jasotzearekin lotuta dago; diru-laguntzen laugarren sorta jatzea ahalbideratuko du. Hori dela eta, Escrivak Europako Batzordearekin testua adostu du eta 2023ko lehen seihileko honetan Espainiako Parlamentuan onartzea espero du.
Sistema berri hau, onartzen baldin bada, 2024an aplikatzen hasiko dela aurreikusten da eta indarrean egongo da 2040 arte. Urte horretan lau urteko trantsizio epe bat zabalduko da gazteenak onuradun izan daitezen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa