Ekonomia
Erretiroa
EITB Media
Gizarte Segurantza ministroak ostegunean aurreratu zuenez, "ia akordio batera iritsi da" Europako Batzordearekin pentsioen erreformaren bigarren ardatza osatuko duten osagaien inguruan.
Pentsio duinen aldeko mobilizazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Jose Luis Escriva Gizarte Segurantza ministroak Espainiako sindikatuekin eta enpresaburuekin negoziazio-mahaia deitu du gaurko. Ministroak ostegunean aurreratu zuenez, "ia akordio batera iritsi da" Europako Batzordearekin pentsioen erreformaren bigarren ardatza osatuko duten osagaien inguruan.
Escrivak gogorarazi du erreforma hau lehen seihilekoan amaitu behar dela, Europako funtsen laugarren ordainketarekin lotuta dagoelako.
"Ezin ditut (erreformaren) elementuak aurreratu, lehenik gizarte-eragileek ezagutu behar dituztelako, baina, funtsean, sistemaren ixtea da, sistemaren iraunkortasun osoa", ziurtatu du ministroak.
Escrivak esan duenez, ostiralean gizarte-eragileei proposatuko diena "eskema alternatiboa, iraunkorra, arrazoizkoa eta sinesgarria da, erakunde independente indartsuen bermearekin", sistema iraunkorra izan dadin eta aldi berean pentsioen erosteko ahalmenari eutsi diezaion.
Pentsioa kalkulatzeko epeari dagokionez, "nahikoa tirabira" sortu dituela onartu du ministroak. Egungo lan-karrerak lehen bezain linealak ez eta askoz aldakorragoak direla kontuan izatea da ideia, azpimarratu duenez.
Ministroak "aberraziotzat" jo du PPren Gobernuak 2013an egin zuen erreforma, eta gogorarazi du Pedro Sanchezen Gobernuak bertan behera utzi zuela erreforma hori, eta iraunkortasun-faktorea Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismoarekin ordezkatu zuela; izan ere, "gaur eztabaidagai izango dena" gizarte-eragileekin negoziatzeko mahaian.
Pepe Alvarez UGTko idazkari nagusiak azaldu duenez, zenbaketa epearekin batera, hainbat gai planteatu ditu sindikatuak, hala nola pentsioa jasotzeko behar diren gutxieneko urteak edo kotizazio hutsuneen tratamendua. "Ez dugu marra gorririk jarri (...) Gobernuak badaki zein testuingurutan jaso dezakeen gure babesa", adierazi du Alvarezek.
Bestalde, Carlos Bravo CCOOko Politika Publikoen eta Gizarte Babesaren idazkariak batzarra deitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, "egoerarik txarrena erreforma hori ez lortzea baita". "Denboraz justu gabiltza, eta desblokeatu egin behar da", esan du Bravok.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa