10:30

Ekonomia

Lan gatazka

ELAk greba deitu du Bizkaiko adinekoen egoitzetan, martxoaren 15etik 24ra

EITB MEDIA

Lan talde handiagoak, Foru Aldundiko erresidentzietako langileen baldintza berberak, lehenengo egunetik langileak ordezkatzea eta lanaldi osoko kontratuak ugaritzea eskatu dute, baita soldata igoera ere.

  • Bizkaiko erresidentzietako langileen protesta, Bilbon

    Bizkaiko erresidentzietako langileen protesta, Bilbon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELAk (sektore honetan gehiengoa duen sindikatua) hamar eguneko greba deitu du Bizkaiko erresidentzietan, lan hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko.

Orain arte 29 greba egun egin dituzte Bizkaiko adinekoen egoitzetako beharginek. Gainera, LABek beste zenbait lanuzte deitu ditu, 2017tik berritu ez duten hitzarmena salatzeko.

ELAk martxoaren 15etik 29ra deitu ditu hamar greba egunak. Horrekin, lan talde handiagoak, Foru Aldundiko erresidentzietako langileen baldintza berberak, lehenengo egunetik langileak ordezkatzea eta lanaldi osoko kontratuak ugaritzea lortu nahi dute, baita soldatak igotzea ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena