Ekonomia
Espainiako bankuen erreskatea
Erredakzioa
Kalifikazio agentziak bat eta lau maila artean jaitsi ditu 28 bankuren notak, Gobernuak astelehen honetan ofizialki Europari laguntza eskatu ostean bankuak onbideratzeko.
Moody´sek zabor bonoan utzi ditu Espainiako ia banku guztiak. EFE
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Moody´s agentziak astelehen honetan bat eta lau maila artean jaitsi ditu Espainiako 28 bankuren notak, Espainiako Gobernuak bankuak onbideratzeko laguntza ofizialki eskatu ostean.
"Gaurko jaitsiera hau Espainiako Gobernuko kaudimen nota ahuldu ostean izan da, ekainaren 13ko berrikuspenean islatuta geratu zen bezala", esan du agentziak prentsa ohar batean.
Moody´sek azaldu duenez, Espainiako Gobernuaren kaudimen arazoek ez dute finantza erakundeak laguntzeko ahalmenean soilik eragingo, kreditu profilean ere eragina izango baitute.
Agentziaren ustez, bankuek kreditua behar izateak "seguru aski galera handiagoak eragingo dizkie", eta horrek "kanpoko laguntza behar izateko aukera gehitu"ko die.
Bankuei egindako murrizketa Moody´sek ekainaren 13an Espainiako zorraren kalifikazioa jaitsi ostean izan da, kasu hartan "A3"tik "Baa3"ra jaitsi zion nota, eta aurreikuspen negatiboarekin jarri zuen.
Kalifikazio agentziak beherapen hau Espainiako bankuentzako laguntzak zorraren pisua handituko duen aurrean egin du, finantza merkatuen sarbide "mugatua" eta Espainiako ekonomiaren "ahultasun jarraitua" ere kontuan hartu ditu.
Halere, kalifikazio agentziak esan du positibotzat hartu dituela Espainiako Gobernuak banku sistema babesteko hartutako neurriak.
Moody´sek azaldu duenez, bankuak onbideratzearen inpaktuaren inguruko balorazioa azken zenbatekoa, denboraldia eta finantzaketa behar duten bankuek laguntza jasotzeko era jakin ostean egingo du.
Kasu honetan Moody´sek ondorengo banku hauen notak jaitsi ditu: Banco Santander, Banco Bilbao Bizcaya Argentaria, Caja Laboral, Banca March, Caja Rural de Navarra, CaixaBank, Bankinter, Banco Cooperativo Español, Banco Popular Español, Banco Sabadell, Kutxabank, Unicaja eta Banco Pastor.
Honako banku hauen notak ere jaitsi ditu: Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa (CECA), Caja Rural de Granada, Bankoa, Liberbank, Ibercaja Banco, Cajamar Caja Rural, Ahorro Corporacion Financiera, Lico Leasing, Bankia, Banco CEISS, Catalunya Banc, NCG Banco, Banco CAM, Dexia Sabadell eta Banco de Valencia.
Kalifikazio agentziak erakunde horietako 16ri aurreikuspen negatiboa jarri diela nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa