19:37

Ekonomia

Arrisku-saria, baretu ezinik

Burtsak % 3,67 egin du behera, urteko bigarren beherakadarik handiena

Erredakzioa

252,30 puntu jaitsi da IBEX 35. Arrisku-saria baretu ezinik ibili da, eta, 38 puntu gora egin ondoren, 517 puntuan bukatu du jarduna.

  • Urteko bigarren beherakadarik handiena izan da burtsan. EFE

    Urteko bigarren beherakadarik handiena izan da burtsan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako burtsak % 3,67 egin du behera astelehen honetan, urteko bigarren beherakadarik handiena.

Mozkinen bilketak, ostegun eta ostiral honetan Europako agintariek egingo duten goi-bilerak eragindako zuhurtziak eta Espainiako bankuen notari Moody's agentziak ezarriko omen dien beherakadak izan dute eragina burtsan.

Arrisku-saria baretu ezinik ibili da, eta, 38 puntu gora egin ondoren, 517 puntuan bukatu du jarduna. Egoera horretan, IBEX 35ek 252,30 puntu galdu ditu (%3,67), eta 6.624 puntuan itxi du astelehena. Urteko galerak % 22,67 dira dagoeneko.

Ia balore handi guztiek egin dute behera: Repsolek, % 6,12; Iberdrolak, % 4,68; Telefonicak, % 4,61; eta Santanderrek, % 4,70. Inditexek, berriz, % 0,42 egin du gora.

Arrisku-saria, berriz ere 500 puntutik gora

Saioa 479 puntuan hasi den arren, Espainiaren eta Alemaniaren bonoenarteko aldearen igoerak (% 6,36tik % 6,522ra) maila igotzea eragin du, eta, egunean zehar 38 puntu gora egin ondoren, 517 puntuan bukatu du jarduna.

Espainiako banketxeen beharren zenbatekoa ezagututa, eta Euroguneari erreskatearen eskaera formala egin eta gero, inbertitzaileen arreta Bruselan ostegunean egingo dute goi-bileran dago orain. Bertan, Espainia izango dute berriz ere hizpide, hazkunde ekonomikoaren politikekin batera.

Bankinterreko analisi sailak azaldu duenaren arabera, gakoa erreskatearen baldintzak ezagutzea da. Halaber, Nazioarteko Diru Funtsa estutzen ari omen dira, dirua Estatutik pasatu gabe banketxeei zuzenean emateko. Aukera hau "oso zaila" da iturri berek azaldu dutenez, "baina ez ezinezkoa, Alemaniak azkenean amore eman dezakeelako".


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena