Ekonomia
ARRANTZA
EITB MEDIA
Azken urteetako kuotarik handiena izango dute; izan ere, iaz baino % 17 gehiago arrantzatu ahal izango dute: 30.000 tona inguru, hain justu.
Antxoa Getarian. Artxiboko irudia: Irekia
Gauerdian hasiko da antxoaren kostera Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleentzat, eta azken urteetako kuotarik handiena izango dute; izan ere, iaz baino % 17 gehiago arrantzatu ahal izango dute: 30.000 tona inguru, hain justu.
Azken urteetako antzeko kopurua da, baina bada berritasunik, asko gutxituko baita Europako Batzordeak berdela gehiegi arrantzatzeagatik 2013an Espainiari jarritako isuna. Aurten 180 tona gutxiago harrapatu ahalko dira, eta hurrengo urtetik aurrera ez da isunik izango.
Nahikoa antxoa dago, Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluaren arabera, eta, hori dela eta, 33.000 tonako harrapaketak aholkatu ditu, Bizkaiko Golkoan eta Kantauri itsasoan.
Testuinguru horretan, arrantzaleek iazko emaitzak hobetzea espero dute. Kuotaren zatirik handiena udaberrian arrantzatu ohi dute euskal arrantzaleek, eta, gainerakoa, udazkenean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa