10:29

Ekonomia

LAN GATAZKA

Greba eguna dute gaur Bizkaibusen Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko zerbitzuetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ezkerraldea-Meatzaldea Bus eta Vectalia Enkarterri enpresetako langileek manifestazioa egingo dute EITBtik Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara.

0:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaibusen zerbitzua eskaintzen duten bi enpresatako langileak (Ezkerraldea-Meatzaldea Bus eta Vectalia Enkarterri) greba egitera deituta daude gaur, lan hitzarmena berritzea eskatzeko.

Gainera, 24 orduko grebaz gain, sindikatuek manifestazioak deitu dituzte goizeko lehen orduan Bilbon. 08:00etan abiatuko dira EITBren Bilboko egoitzatik, eta, Sabino Arana kalea igaro ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrera joango dira, eta kontzentrazioa egingo dute bertan.

Hori dela eta, auto-ilarak sortuko dira San Mameseko sarreran.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena