21:58

Ekonomia

Bi urteko atzerapena

Karrantzak behar dituen tren hibridoak beranduago helduko dira Kantabriako eta Asturiasko aferaren ondorioz

EITB Media

Bi erkidegoek CAF enpresari egindako eskaeran Bilbo-Santander linearako tren hibrido batzuk zeuden. Horiek, gainerakoak bezala, bi edo hiru urte beranduago iritsiko dira. Horrek eragin zuzena du Karrantzan; izan ere, urteak daramatzate tren, makinista eta mantentze-lanen gabezia salatzen.

00:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kantabria eta Asturiasko trenen aferak ondorioak ditu Euskadin, trenen eskari berean baitzeuden Karrantzak (Bizkaia) behar dituen tren hibridoak, Santander eta Bilbo lotzekoak, hain zuzen. Bi urteko atzerapena dute dagoeneko, eta, diseinu akatsaren ondorioz, are beranduago helduko dira. Karrantzako linea zaharkituta dago, eta arazo teknikoak ohikoak izaten dira bertan.

Bi erkidegoek CAF enpresari egindako eskaeran Bilbo-Santander linearako tren hibrido batzuk zeuden. Horiek, gainerakoak bezala, bi edo hiru urte beranduago iritsiko dira. Horrek eragin zuzena du Karrantzan; izan ere, urteak daramatzate tren, makinista eta mantentze-lanen gabezia salatzen.

Herriko plataformatik azaldu dutenez, herritik igarotzen diren trenen erdiak gutxienez ordubeteko atzerapenarekin iristen dira, eta urteak igaro ahala egoerak okerrera egin du. 2002an, Karrantzatik Bilborako bidaia ordubetekoa zen; bi hamarkada geroago, ordubete eta 20 minutu behar dira bide bera egiteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena