Ekonomia
AUZITEGI NAZIONALA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atzo, bankuetako bi patronalek errekurtso bana jarri zuten Auzitegi Nazionalean, eta gaur Espainiako Energia Enpresen Elkarteak beste helegite bat jarri du. Zerga horren bitartez 400 milioi euro jaso litzake EAEk bi urtean.
Iberdrola dorrea. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Energia Enpresen Elkarteak eta bankuetako bi patronalek Auzitegi Nazionalera jo dute ezohiko irabazien gaineko zergaren kontrako helegitea aurkezteko. EAEk 400 milioi euro jaso litzake zerga horren bitartez bi urtean.
Atzo, AEB eta CECA bankuetako bi patronalek errekurtso bana jarri zuten Auzitegi Nazionalean, eta gaur Espainiako Energia Enpresen Elkarteak (Iberdrola, Endesa eta EDP) Auzitegi Nazionalera jotzeko asmoa iragarri du.
Espainiako Gobernuak bildutako dirutik 400 milioi euro jasotzea espero du Eusko Jaurlaritzak. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak maiatzerako espero du diru horren lehen ordainketa, baina oraindik zehaztu gabe dago jaso beharreko zenbatekoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa