Ekonomia
Finantzen Euskal Kontseilua
Agentziak | EITB MEDIA
Finantzen Euskal Kontseilua asteazkenean bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.
Azpiazu, agerraldian. Argazkia: EFE
EAEko erakundeek otsailaren 15ean aztertu eta erabakiko dute banku eta energia enpresei ezarri zaizkien aparteko zergen bidez datozen bi urteotan lortuko diren 400 milioi euroak zertara bideratu.
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean joan den abenduaren 27an Kontzertu Ekonomikoaren aldebiko batzordean hartutako erabakien inguruan azalpenak emateko.
Zehaztu duenez, Finantzen Euskal Kontseiluan datorren asteazkenean bilduko da dirutza zertara bideratu, eta hiru lurralde historikoen artean nola banatu aztertzeko.
Aurreikuspen arabera, Estatuak aparteko zerga horien bidez bildutako guztiaren % 6,24 jasoko dute EAEko erakundeek. 2023-2024 aldian, 400-450 milioi euro izan daitezke.
Azpiazuren arabera, EAEren esku egongo da dirutza nora bideratu erabakitzea eta partidak kudeatzea.
Aparteko zerga horien bidez jasotako dirutza eskuratu ahal izateko, Kontzertu Ekonomikoan aldaketa bat egin beharko dute. Ituna aldatzen duen legea onartu ondoren, lurralde historiko bakoitzeko Batzar Nagusiek (foru hauteskundeen ostean eratutakoak) sartuko dituzte zerga-figura berriak sistema foralean. Hartara, "ahalik eta arinen hasio dira ogasunak dirua biltzen".
Taldeek galdetuta, Azpiazuk ez du argitu zer egingo duten aberatsenei ezarritako zerga Konstituzioaren kontrako ebatziz gero (ogasunek orain arte bildutako dirua itzuli beharko lukete).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa