Ekonomia
Bankuen erreskatea
Erredakzioa
Eurotaldeak Espainiako Gobernuari datorren astelehenerako 100.000 milioi eurora iritsi daitekeen erreskatearen eskaera formala egiteko eskatu dio.
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Argazkia: Efe
Eurotaldeak Espainiako Gobernuari 100.000 milioi eurokoa izan daitekeen erreskatearen eskaera ofiziala astelehenean egiteko eskatu dio. Eurotaldeak mailegua uztailaren 9an onartzea espero dute.
"Espainiako Gobernuak aurkeztutako bidai orriari ongietorria ematen diot, eta Eurotaldeak babesa eman diola azaltzen dut. Europako Batzordearen aurreikuspen lanak datorren astean hasiko dira, eskaera formala behin jaso ostean", esan du.
"Geroago berregituratzeari buruzko memorandum bat negoziatuko dugu eta Espainiako banku sektorearen birkapitalizazioa. Geure helburua Eurotaldeak uztailaren 9an erabaki bat hartzeko moduko egoera bat sortzea da", gaineratu du Rehnek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa