Ekonomia
Azpiegiturak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gainera, barne-ikuskaritza agindu du Renfen eta Adifen, "gertatutakoa zehatz-mehatz jakiteko". Dirudienez, Adifeko sareari buruzko adierazpenak zekartzan galiboetan izan da jatorrizko arazoa.
Raquel Sanchez Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasuna eta Hiri-Agendarako ministroa. EFE
Raquel Sanchez Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasuna eta Hiri-Agendarako ministroak iragarri duenez, "berehalako kargu-uzteak" izango dira Renfen eta Adifen, hainbat erkidegoetarako (Asturiaserako eta Kantabriarako, bereziki) aurreikusita zeuden Hurbileko trenen neurrietan izandako akatsengatik "erantzukizunak zuritzeko".
Castro Urdialeseko Udalean egindako bisitaren bitartean komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, barkamena eskatu die Sanchezek Kantabriako biztanleei, eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentearekin ostiralean hitz egin zuela esan du, "haserrea eta sumina" partekatzeko.
"Kargu-uzte horiek datozen orduetan izango dira, beraz, momentu horretan emango ditugu azalpenak", iragarri du ministroak. Gainera, barne-ikuskaritza agindu du Renfen eta Adifen, "gertatutakoa zehatz-mehatz jakiteko".
Tren-proiektuaren atzerapena murrizteko "beharrezkoak diren ekintza guztiak egingo ditugu", eta gogoratu du tren horiek ez daudela oraindik eginda, diseinu fasean baizik. Udarako espero dute diseinua bukatuta egotea, eta jarraian ekoizteari ekitea, baina ez dute bukaera-eperik zehaztu.
Dirudienez, Adifeko sareari buruzko adierazpenak zekartzan galiboetan izan da jatorrizko arazoa. Renfek datu horiek erabili zituen 2019an, Espainiar Estatuko iparraldeko bereziki trenak berritzeko kontratua egiteko (Hurbileko zerbitzurako eta Distantzia Erdirako zabalera metrikoko 31 trena).
2020ko ekainean Renfek kontratu hori eman zion Euskadin egoitza duen CAF enpresari, 258 milioi euroren truke. Proiektua prestatzen zebilela, galiboetan eta trenbideetan akatsa zegoela ohartu zen CAF, eta hala jakinarazi zion Renferi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa