Ekonomia
CEBEK-EN INKESTA
EITB Media
Bizkaiko patronalaren galdeketari erantzun dioten 10 enpresatik 7k diote langile kopuruari eutsiko diotela, eta % 25ek handitzeko asmoa iragarri dute. Soldatei dagokienez, konpainien erdiek batez beste % 3,7 igoko dituztela esan dute.
Perez Toledo eta Azpiazu, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Bizkaiko 10 enpresetatik 4k uste dute euren merkatuak susperraldian daudela, eta egoera hori gutxienez beste sei hilabetez luzatuko dela. Gainera, aurreikuspen positibo horiek kontuan hartuta, konpainien % 67k euren langile kopuruari eutsiko diotela esan dute; are gehiago, laurden batek handitzeko asmoa duela iragarri du.
Urtero koiuntura ekonomiko eta enpresen egoerari buruzko inkesta egiten du Cebek Bizkaiko patronalak, eta gaur aurkeztu dute Carolina Perez Toledo presidenteak eta Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusiak 2022ari dagokiona.
Lurraldeko ia 500 enpresariri urtarrilean egindako inkestaren arabera, egungo egoera ekonomikoari buruzko "pertzepzio orokorra pixka bat hobetu da"; izan ere, kontsultatutako enpresen % 44k "ontzat" jo dute, eta duela bost hilabete, berriz, % 34k.
Gainera, kontsultatutako enpresen % 62k 2023an plantillako soldatak igoko dituztela adierazi dute, eta horien zati handi bat (% 59) dagozkien soldata-taulen igoera orokor baten bidez.
Enpresen ia erdiek kostuen igoeraren azpitik igoko dituzte beren produktuen edo zerbitzuen prezioak, eta horrek errentagarritasuna murriztea ekarriko du.
Perez Toledok gogorarazi du EAEko ekonomiak BPGaren % 4,2ko hazkundearekin itxi duela 2022a, baina adierazi du analista guztiek igoera txikiagoa aurreikusten dutela aurten, % 1,5 ingurukoa.
Era berean, gogorarazi du 2022ko azken hiruhilekoan "atzeraldiaren mamua saihestea ahalbidetu zuten hainbat inguruabar" gertatu zirela, besteak beste, inflazioaren kontrola, hornikuntza-kateen nolabaiteko normalizazioa eta lehengaien prezio txikiagoak.
Azkenik, EAJk eta PSE-EEk hasiko dituzten negoziazioei buruz galdetuta, Cebekeko presidenteak esan du gizarte politiken eta enpresen lehiakortasunaren arteko "oreka" bilatu behar dela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa