13:41

Ekonomia

Lan gatazka

Osasunbideko langileak grebara deitu dituzte sindikatuek otsailaren 15ean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Greba deialdi honek ez du zerikusirik asteazkenean Nafarroako medikuek abiatutako lanuzte mugagabearekin. Deitzaileen helburua da "lan baldintzak hobetzea".

  • Nafarroako ospitaleko larrialdiak

    Nafarroako ospitaleko larrialdiak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA, LAB, UGT, SAE eta CCOO sindikatuek greba deialdia egin diete, otsailaren 15erako, Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile guztiei, "lan baldintzak hobetzea" helburu. Greba deialdi honek ez du zerikusirik otsailaren 1az geroztik Nafarroako medikuek abiatutako lanuzte mugagabearekin.

Komunikabideen aurrean, Ivan Irisarri eta Begoña Ruiz greba batzordeko ordezkariek jakinarazi dutenez, sindikatu guztiei egin diete proposamena, baina Satsek eta Nafarroako Medikuen Sindikatuak ez dute onartu, eta Afapna atzo geratu zen deialditik kanpo. "Asmoa da Osasunbideko langile guztien defentsan lan egitea", erantsi dute.

Santos Indurain Osasun kontseilariak, bere aldetik, esan du sindikatuak negoziatzera deitu dituela, baina ez zaiela nahikoa iruditu.

"Osasun Departamentuarekin hartu-eman zuzena nahi dugu, beste batzuek egin duten moduan. Espero dugu greba hasi aurretik serio negoziatzeko aukera ematea. Hitz egiteko prest gaude, nahiz eta ez dugun nahi azken egunera arte itxaron zer gertatuko den jakiteko", azaldu du Ruizek.

Aldarrikapenei dagokienez, Ruizek adierazi du "sindikatu guztiekin" adostu behar dituztela. Edozein modutan, lan baldintzak hobetzea da asmo nagusia. "Lan baldintzak abiapuntu hartuta, baldintza ekonomikoei buruz jardun dezakegu", gaineratu du Irisarrik.

Adostasunik ezean, sindikatuek elkarretaratzea deitu dute otsailaren 10erako. Bost egun geroago egingo duten greba egun bakarrekoa izango da, baina "agertoki guztiak zabalik daude".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena