07:47

Ekonomia

Goi-bilera Mexikon

Rajoyk ukatu egin du bankuen erreskatea eskatzeko presioa jaso duela

Erredakzioa

Hollandek, berriz, bankuei laguntzeko neurriak aste honetan eskatzeko deia egin dio Gobernuari. Rajoyk laguntzaren inguruko xehetasunak emango dituela espero du Obamak, merkatuak lasaitzeko.

  • Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.

    Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ukatu egin du G20ren bileran presioak jaso dituela bankuak erreskatatzeko plana lehenbailehen eskatzeko eta neurriak argitzeko. Era berean, ukatu egin du bigarren erreskate bat eskatzeko aukeraz hitz egin dutela.

“Gu gara arazoa azkar konpontzeko interes handiena dugunak”, adierazi du Rajoyk bankuak erreskatatzeko planaren inguruan, G20ren bileran, Los Cabosen (Mexiko).

Rajoyk berretsi du ostegunera arte itxaron beharra dagoela Espainiako bankuen egoera aztertzeko agentziek egindako txostenak irakurtzeko eta orain bankuak kapitalizatzeko mekanismoaren baldintzak Europar Batasuneko agintariekin negoziatzeko garaia dela azpimarratu du.

Ostegunean bi agentzien ondorioak ezagutuko dira, eta horren ondoren, Espainiako agintariek laguntza eskatuko dute formalki.

Hala ere, Espainiak eskatuko duen diru kopuru zehatza irailean jakingo da, beste lau agentziak egindako azterketa zehatzaren ondoren.

Obamak xehetasunak espero ditu merkatuak lasaitzeko

Barack Obama AEBetako presidenteak, bere aldetik, Rajoyk laguntzaren inguruko xehetasunak emango dituela espero du, merkatuak lasaitzeko.

“Datozen egunotan laguntza eskariaren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Espainiak”, adierazi du Obamak G20ren goi-bilera amaitu eta gero.

Obamaren ustez, Espainiak bankuen kapitalizazioa “argitzen duenean, merkatuek hori ikusten dutenean”, zalantzak lasaituko dira eta konfiantza berreskuratuko da.

Laguntza aste honetan eskatzea nahi du Hollandek

François Hollande Frantziako presidenteak azpimarratu du Europak ahal duen guztia egingo duela “Espainiari laguntzeko”, baina bankuei laguntzeko neurriak aste honetan bertan eskatzea exijitu dio Rajoyri.

“Gure ustez aste honetan bertan egin beharko luke”, adierazi du Hollandek goi-bileran.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena