06:56

Ekonomia

Lan gatazka

Bizkaiko metalgintzaren hitzarmena negoziatzeko mahaia akordioa lortzen saiatuko da gaurko bileran

EITB Media

Bilera 10:30etik aurrera egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, eta sindikatuen eta Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren (FVEM) ordezkarien arteko hirugarren batzarra izango da, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.

  • Metalaren sektoreko mobilizazioa. EITB Mediaren artxiboko irudia.

    Metalaren sektoreko mobilizazioa. EITB Mediaren artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

10:30ean hasiko da, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bilera. Bertan, sindikatuetako ordezkariek eta Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) hartuko dute parte, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin egiten duten hirugarren batzarra izango da, jarrerak hurbiltzeko eta akordio bat lortzeko saiakeran.

Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari sindikalek joan den astelehenean, hilak 23, egin zuten azken hitzordua, Bilbon, Jaurlaritza bitartekari zela. Orduan, aldeen arabera, nahikoa ez zen proposamena aurkeztu zuen Jaurlaritzak. 

Gaurko bilera joan den ostiralean egitekoak baziren ere, azkenean Bizkaiko metalaren negoziazio bilera gaur arte atzeratu da.

Idoia Mendia Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak Euskadi Irratian nabarmendu duenez, aldeak urrun daude oraindik baina "gerturatzen" joango direlakoan dago, Gipuzkoan eta Araban gertatu bezala.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena