21:30

Ekonomia

G20aren goi-bilera

De Guindos: 'Merkatuek laster ikusiko dute Espainia bideragarria dela'

Erredakzioa

Ministroaren hitzetan, arrisku-sariaren kontrako zigorrak ez du bat egiten ''egiten ari garen ahaleginarekin''. Hilaren 26an, banku-sistemaren erreskatea azalduko du Kongresuan.

  • Luis de Guindos, Ekonomia ministroa.

    Luis de Guindos, Ekonomia ministroa. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis de Guindos Ekonomia ministroaren ustez, Espainiako arrisku-sariaren kontrako zigorrak ez du bat egiten ''Espainiak duen gaitasunarekin eta egiten ari den ahaleginarekin''. Ministroa ziur da ''datozen egunetan edo asteetan'' merkatuek ahalegin hori aintzat hartuko dutela.

"Espainia bideragarria da'', esan du Mexikon, G20aren goi-bileraren aurretik, merkatuek astelehen honetan bizi izan duten egun beltzaren ondoren. Izan ere, arrisku-saria 590 puntuko mailara iristear egon da (euroa ezarri zenetik altuena) eta 10 urterako bonoak % 7ko muga igaro du.

BEZaren eta zerga berezien inguruan Nazioarteko Diru Funtsak egindako proposamenak martxan jarriko dituzten ala ez du aurreratu nahi izan ministroak.

Banku-sistemaren laguntzaren inguruko azalpenak, hilaren 26an

De Guindosek berak eskatuta, ekainaren 26an agerraldia egingo du Ekonomia ministroak Kongresuan, banku-sistemaren erreskatea azaltzeko.

Aholkularien txostena, ostegunerako

Halaber, Espainiako bankuen beharrak ezagutzeko Gobernuak eskatutako aholkulari independienteen txostenak ostegun honetan jakinaraziko dituztela berretsi du ministroak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena