Itxi

Ekonomia

Araba-Errioxa

Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura: ika-mikaz zipriztindutako kronologia

EITB MEDIA

Arabako Mahastiak etiketapean ardoa merkaturatzeko proiektua abian jarri zuen ABRA Araba-Errioxako upategi txikien elkarteak 2022ko uda aldera. Gaiak ertz ekonomikoak ditu, baina baita politikoak ere. Hona hemen mugarri nagusiak.

  • Mahasti baten irudia. Argazkia: EITB Media

    Mahasti baten irudia. Argazkia: EITB Media

2022KO UZTAILA

"Arabako Mahastiek" baimena eskatu dute Espainian Errioxako ardoa euren jatorri-izenaz saltzeko

Europar Batasuna, bitartean, jatorri izen horretarako abala eskatzen duen espedientea ari da aztertzen. Eskabidea behin-behinekoa izango litzateke, Bruselak ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak eskatutakoari oniritzia ematen dion ala ez jakinarazi arte.

2022KO IRAILA

Eztabaida gogorrak Arabako Mahastiak izendapenaren inguruan

Errioxa jatorri izendapenak Arabako Mahastiak izendapen babestua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimenari helegitea jartzea onartu du gaur eta Errioxako presidentearen babesa jaso du. Arabako Foru Aldundiak "onartezin" iritzi dio Errioxako gobernua tartean sartzeari.

2022KO AZAROA

Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastiak izendapena baimendu du

Behin-behineko baimena da, behin betikoa Europako Batzordeak eman behar baitu, eta prozesuak luze joko du.

BIDEOA: Zupiriak esan du Jaurlaritzak eman duen Arabako Mahastiak izendapenaren baimena "probisionala" dela:

Errioxa jatorri izenak Arabako Mahastiak baimentzeko erabakiaren kontrako neurriak hartuko ditu ostiralean

Kontseiluak berretsi du "erabat gaitzesten" duela Eusko Jaurlaritzak emandako babesa, eta "bide guztiak agortzeko asmo sendoa mantentzen du".

BIDEOA: Arabako Mahastiak, zenbakitan:

01:02

BIDEOA: ''Arabako Mahastiak sor-marka abian jartzeko egin dugun prozesua legera egokitzen da'':

BIDEOA: "Arabako Mahastiak izendapena akats izugarria da":

Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastien zilegitasuna azpimarratu du eta prozesuarekiko errespetua eskatu du

Europak izen berriaren aurka egiten badu, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea sor-marka kentzera behartuko du. Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua (DOCa) izen berriaren aurkakoa da.

BIDEOA: Tapia: ''Erabaki bat edo bestea hartu, upategi guztiek izango dute Jaurlaritzaren laguntza eta babesa'':

Errioxako Jatorri Izendapenak helegitea jarriko du Arabako Mahastien aurka

"Sektore oso bati dagokion merkataritza funtsa bidegabeki aprobetxatzea" egozten dio, eta horren aurka bide guztiak jorratuko omen ditu.

EAJk eta EH Bilduk Arabako Mahastien politizazioa salatu dute, "erabaki ekonomiko" bati erantzuten dionean

PSE-EEk "astakeriatzat" jo du "abentura" hau, PP+Cs-ek "operazio politiko" gisa izendatu du eta Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, errespetatu egin behar dela dio.

2023KO URTARRILA

EBk ez du Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura onartuko, Espainiako Gobernuaren babesik ez badu

Joao Onofre Europako Batzordeko Nekazaritza alorreko arduradunak iragarri duenez, Europar Batasunak ez du onartuko Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura sortzea, aldez aurretik Espainiako Gobernuak babesten ez badu. Eta hori, gaineratu du, gaur gaurkoz ez da gertatzen.