Ekonomia
Álava
EUSKADI IRRATIA | EITB MEDIA
Joao Onofre Europako Batzordeko Nekazaritza alorreko arduradunak iragarri duenez, Europar Batasunak ez du onartuko Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura sortzea, aldez aurretik Espainiako Gobernuak babesten ez badu. Eta hori, gaineratu du, gaur gaurkoz ez da gertatzen.
Ardoaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Joao Onofre Europako Batzordeko Nekazaritza alorreko arduradunak ostiral honetan adierazi duenez, Europar Batasunak ez du onartuko Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura sortzea, aldez aurretik Espainiako Gobernuak babesten ez badu. Eta hori, gaineratu du, gaur gaurkoz ez da gertatzen.
Adierazpen hauek egin ditu, Kalitatearen eta ardoaren arautegi berriaren inguruan Europako parlamentuko talde sozialistak Logroñon antolatutako jardunaldian.
Joao Onofrek azaldu du Europar Batasunak ezin duela jatorrizko deitura bat onartu kidea den Estatuaren oniritzirik gabe, eta baldintza hori ez du betetzen Arabako Errioxako hainbat upategik bultzatutako proiektuak.
Kalitateaz eta ardoaz hitz egiteko antolatutako jardunaldi horietan Arabako Mahastiak sor marka izan da benetako protagonista. Europako Parlamentuko talde sozialistaren nekazaritza arduradunak, Clara Aguilerak ere gaiari heldu dio. Bere irudiko, Arabako Mahastiak sor markaren auzia ez da arazo teknikoa, politikoa baizik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa