Ekonomia
NAFARROA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zehazki, airbagaren zentralita eta abiadura palanka falta dira Polo eta Tiguan ibilgailuetarako.
Volkswagen multinazionalaren Nafarroako lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Volkswagen Nafarroa lantegiak bere ekoizpen katea geldituko du datorren ostiralean (urtarrilak 27) hainbat pieza falta zaizkiolako. Zuzendaritzak enpresa batzordeari azaldu dionez, airbagaren zentralita da geldialdia eragin duena.
"Polorako eta Taigorako MIB sistema multimediarekin hornidura arazoak ditugu aste honetan eta hurrengoan, eta, horrek amaitu gabeko autoak ekoiztea ekarriko du. Horri abiadura palankak falta direla gehitu behar zaio. Audiren palankak muntatuko ditugu astebetez, baina datorren ostiralean ez ekoiztera garamatzana airbagak duen zentralita falta dela da. Hori gabe autoak muntatzea pentsatu den arren, baztertu egin da", azaldu diote sindikatuetako iturriek Europa Press albiste agentziari.
Enpresako iturriek EFEri adierazi diotenez, egun hori industriako lanaldi gisa kontatuko da, eta, beraz, oraingoz ez da beharrezkoa izango aldi baterako lan erregulazioko espedientea aplikatzea
Bestalde, datorren asteko gainerako egunetan aurreikusitako jarduerari eutsiko zaio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa