Ekonomia
RADIO EUSKADI
IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA
ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, FVEM patronalak bere proposamenari eusten dio, eta ez du jarrera aldatzeko borondaterik erakusten. "Hasierako puntu berean gaude", esan du, atzoko bileraren ostean.
Mitxe Lakuntza, Radio Euskadin, artxiboko irudi batean
Mobilizazioen bidetik bakarrik lortuko dira metalgintzako hitzarmenean hobekuntzak, patronalak ez baitu bere jarrera aldatzeko borondaterik. Hala esan du Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Horren hitzetan, sindikatuek eta patronalak, Eusko Jaurlaritzak deituta, atzo izan zuten bileran ez zen aurrerapausorik eman eta negoziazioa "puntu berean" dago. FVEM patronalak azaroaren 25ean aurkeztu zuen proposamen berari eusten diola ziurtatu du, ezer mugitzeko asmorik gabe.
Agertoki horrekin, ELAk, beste behin, mobilizazioen aldeko apustua egin du, metalgintzako gehiengo sindikala horren aldeko ez dela aitortu arren. "Mobilizazioen alde egiten ez duen gehiengo berezi bat dugu Bizkaiko metalgintzan", gehitu du.
Bestalde, 2022ko datu ekonomikoen inguruan Eustatek atzo kaleratutako txostenaren buruz galdetuta —Euskal ekonomia % 4,3 hazi zen—, ELAko arduradunak esan du, "ziurgabetasunetik harago", "urte oso ona" izan zela ekonomiarentzat eta enpresa askok "irabazi historikoak" lortu zituztela.
"Enpresak inoiz baino gehiago irabazten ari diren honetan", erreforma fiskala ezinbesteko jo du. "Gehien duenak gehien ordaindu beharko luke eta irabaziak banatu, langilegoaren lan baldintzak hobetuz", azaldu du. Zentzu horretan, EAEko erakundeen "jarrera immobilista" salatu du.
Azkenik, Lakuntzak azpimarratu du Estatu mailan soldata igoera handienak Hego Euskal Herrian lortu direla, "UGT eta CCOO sindikatuek gehiengorik ez duten lekuetan".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa