Ekonomia
Krisia Eurogunean
Erredakzioa
Geroago, lehen ministroak esankoak aritzen saiatu da eta krisia "zentzuzko denbora epean" gaindituko dutela esan du. Erroman, bestelde, 200.000 pertsonak protesta egin dute Montiren politiken aurka.
Mario Montiren ustez, Italiak krisia gaindituko du 'berak bakarrik'. Efe.
Mario Monti italiako lehen ministroak Italia "berriro krisian" dagoela iragarri du. Montiren hitzetan, nahiz eta azken hilabeteetan "amildegitik aldendu" diren, amildegiaren zuloa handitu egin da eta krisiak mehatxatuta daude berriro ere.
"Amildegitik aldendu gara alderdi politikoen lanari eta italiarren sakrifizioei esker. Baina amildegiaren zuloa handitu egin da, guri jarraika dabil, eta krisian gaude berriro ere", esan du Montik Milanen.
Hala ere, geroago egindako beste adierazpen batzuetan, La Reppublica egunkariak Bolonian antolatutako ekitaldian, Italiak egoera gaindituko duela esan du lehen ministroak.
"Lortuko dugu, aurrera egiten ari gara inoren laguntzarik gabe", esan du Montik. Bere ustez, "denbora" beharko du Italiak, baina "zentzuzko denbora-epean" krisia gaindituko dutela ziurtatu du.
Manifestazio jendetsua Erroman
Milaka pertsona bildu dira Erroman egindako manifestazioan, Mario Montiren Gobernuari politika ekonomikoak aldatzeko eta hazkundea eta enplegua bultzatzeko eskatzeko.
Manifestazioa CGIL, CISL eta UIL sindikatuek deitu dute eta protestak 200.000 pertsona bildu ditu, antolatzaileek Italiako hedabideei emandako datuen arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa