09:18

Ekonomia

Txakolin Eguna

Getariako Txakolinaren produkzioa % 20 eta salmentak % 13 igo dira

EITB MEDIA

Getariako Txakolinak uzta berriaren 4,3 milioi botila merkaturatuko ditu. Gainera, gero eta botila gehiago esportatzen dituzte atzerrira Gipuzkoatik.

  • Aurtengo uztaren balantzea

    Aurtengo uztaren balantzea. Jatorria: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2022. urtea abentura eta erronka handia izan da Getariako Txakolina Jatorri Deiturako ardogileentzat. Lehorteak, beroak eta eguzki-egun ugariek, Gipuzkoan oso ohikoa ez denak, jatorri deitura horretako mahastizainak beldurrak airean eduki ditu mahats-bilketaren egunera arte. Hala ere, anomalia klimatikoak fruituak eman ditu eta hektareako errendimendu eta kilo-kalitate handieneko uztarik onenetako bat lortzea ahalbidetu du.

Datuei dagokienez, 2021ean baino % 20 gehiago ekoitzi dute. Horrela, Jatorri Deiturak 4,8 milioi kilo mahats bildu ditu eta 4,3 milioi botila txakolin aterako ditu merkatura.

Ekoizpen zurikoa da oraindik ere nagusia, baina arrosa-elaborazioak gora egin du, batez ere esportazio-merkatuan, eta azken horrek produkzioaren % 10 hartzen du.

Salmentei dagokienez, pandemia dela eta urte hasierako ziurgabetasuna gainditu ondoren, urte ona izan da Getariako Txakolinarentzat ere. Jatorri-deiturak % 13ko igoera izan du salmentetan 2021eko datuekin alderatuta, eta 4 milioi zigilu eman ditu.

Irudia: eitb.eus

Irudia: eitb.eus

Gainera, Getariako txakolinak nazioartean aintzatespena lortzen jarraitzen du, esportazioak % 30 hazi baitira gutxi gorabehera.

Irudia: eitb.eus

Irudia: eitb.eus

Ruth Mozo Getariako Txakolina Izendapen Jatorrizko Deiturako Kontseiluko kideak eitb.eusen egindako elkarrizketa batean esan duenez, ''merkaturatzeko orduan, etxean lan handia egin behar dugu, ez baitugu baloratzen hemen duguna'' (BIDEOA): 

Uzta berri honek 2021eko uztakoak baino gradu bat handiagoa du, gorputz handiagoa eta azidotasun orekatua, lurraldeko 35 upategi biltzen dituen izendapenetik azaltzen dutenez.

 Getariako mahastiak. Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Getariako mahastiak. Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Ohitura denez, bihar, San Anton egunean, Getariako Txakolina Jatorri Deiturak bere Txakolin Eguna ospatuko du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena