Ekonomia
Mexikon
Erredakzioa
Europako Batzordeko presidenteak azaldu duenez, "asmo handiko ekarpen arduratsuak egitea beharrezkoa da hazkundearen oztopoei aurre egiteko eta langabezia maila onartezinak txikitzeko".
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE
"Europa eta Europar Batasuna atzeraezinak dira", hori da Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko (EB) presidenteak Mexikon izango den G20ren goi-bileran azalduko duen mezua, komunikatu batean azaldu duenez.
Barrosok gainontzeko munduko potentziei adierazi nahi dienaren arabera, EB "martxan jarraitzeko eman beharreko pausoak emateko prest dago, egonkortasuna defendatuz eta hazkundea sustatuz".
"Europa ez dago zailtasunekin gustura eta esfortzu handiagoa egin behar duela" argi utzi nahi du Barrosok.
Europako gainontzeko agintariekin bideokonferentzia bat izan ostean abiatu da EBko presidentea Mexikora.
Bruselarentzat, "asmo handiko ekarpen arduratsuak egitea beharrezkoa da hazkundearen oztopoei aurre egiteko eta langabezia maila onartezinak txikitzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa