Ekonomia
Gipuzkoa
agentziak | eitb media
ELAk greba egunak deitu ditu hilaren 11n eta 21ean, Adegi eta Gipuzkoako Merkatariak patronalak jaramonik ez dietela egiten salatzeko.
Ehungintza merkataritzako langileen protesta, Donostian. Argazkia: EITB
Gipuzkoako ehungintza merkataritzako langileak greba gehiago egitera deitu dituzte hilaren 11n eta 21ean, lan-hitzarmen "duina" eskatzeko egin duten lanuzte sorta ostiralean amaitu eta gero.
Gaur, baina, dozenaka langile elkartu dira Donostian protesta egiteko, Merkealdiaren lehenengo egunean.
Maskara txuriak soinean, "Merkataritza greban. Lan-hitzarmena merkatzeari ez" eta beste lelo batzuk aldarrikatu dituzte.
"Aldarrikapenekin gogor dirauen sektore bat da, historikoa da langile hauek egiten ari direna. Oso indartsu daude", adierazi du Amaia Pintok, ELA sindikatuko ordezkariak.
Adegi eta Gipuzkoako Merkatariak patronalek jaramonik ez dietelako egiten ari dira kalera ateratzen langileak. Besteak beste, KPIren araberako soldata igoera eskatzen dute, eta kontratu partzialak amaitzea, lanean urte asko daramaten langileen kasuan bereziki.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa