10:54

Ekonomia

Munduko ekonomia

Nazioarteko Diru Funtsak ohartarazi du munduko ekonomiaren herena atzeraldian sartuko dela 2023an

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Urte zaila dugu aurretik, iazkoa baino zailagoa. Zergatik? AEBko, EBko eta Txinako ekonomiak aldi berean ari direlako hazkundea moteltzen", esan du NDFko zuzendariak.

  • Dirua. Argazkia: EFE

    Dirua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Munduko ekonomiaren gehiengoari egoera zailduko zaio 2023 honetan. Izan ere, AEB, Europar Batasuna eta Txina, munduko hiru ekonomia handienak, aldi berean ari dira "atzera egiten", Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Kristalina Georgievak ohartarazi duenez. Hain zuzen ere, munduko ekonomiaren herena atzeraldian sartuko da aurten.

"Urte zaila dugu aurretik, iazkoa baino zailagoa. Zergatik? AEBko, EBko eta Txinako ekonomiak aldi berean ari direlako hazkundea moteltzen", esan du NDFko zuzendariak.

Haren hitzetan, AEB "gogorragoa" da besteak baino, eta atzerapena geldi lezake. EBren erdia, ordea, atzeraldian egongo da, eta Txinan are handiagoa izango da atzeraldia.

"Espero dut AEBk egoerari gogor eustea, arriskuak arrisku", nabarmendu du Georgievak. Dena den, gure aurreikuspenen arabera, "munduko ekonomiaren herena atzeraldian egongo da 2023an".

Ildo horretan, gogora ekarri du NDFk aurreikusi duela munduko ekonomiaren hazkundea gutxienez % 2,7 motelduko dela. 2021ean % 6 moteldu zen, eta iaz % 3,2.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena