13:41

Ekonomia

hipotekak

Euriborrak % 3aren gainetik itxi du urtea

agentziak | eitb media

12 hilabeterako Euriborrak % 3,018ko batez bestekoa izan du abenduan, 2008tik izan duen mailarik handiena.

  • Indizea 2008tik izan duen mailarik altuenera iritsi da. Argazkia: Pixabay

    Indizea 2008tik izan duen mailarik altuenera iritsi da. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

12 hilabeterako Euriborrak, Espainiako hipoteka aldakor gehienek erreferentziatzat dutenak alegia, % 3,018ko hileko batez bestekoa izan du abenduan; 2008ko abendutik (% 3,452) izan duen mailarik altuena, Europa Pressek kontsultatutako behin behineko datuen arabera.

Ostiral honetan, indizea % 3,291ean kokatu da bere eguneroko tasan, atzoko % 3,288ko erregistroarekin alderatuta zertxobait igo delarik. Horrela, segidako bederatzi egun kateatu ditu, % 3tik gora.

Hilaren lehen erdian, indizeak % 2,8 inguru kotizatu zuen, azaroko igoaldian nolabaiteko moderazioa azaldu ondoren. Hala ere, Europako Banku Zentralak (EBZ) hilabete honetan egindako azken bilerak adierazlea % 3 ingurura bultzatu du, oinarrizko 50 puntuko tasen beste igoera bat onartu ondoren, % 2,5ean kokatu arte.

Baieztatuko balitz, abenduko Euriborrak esan nahiko luke 30 urterako 150 000 euroko hipoteka aldagarri bat gehi Euriborra kontratatuta duen pertsona batek, % 0,99ko diferentzialarekin, 267 euro inguruko igoera izango duela hipoteka kuotan; hau da, hilean 447 euro ordaintzetik berrikuspenetik aurrera 715 euro ordaintzera igaroko litzateke. Hala, urtean ia 3200 euro igoko litzateke bere kuota.

iAhorro hipoteka konparatzailearen arabera, Euriborrak batez beste hiru hamarren egin du gora hilabete bakoitzean eta, orotara, ehuneko 3,48 puntu. Horrek esan nahi du urte arteko inoizko igoerarik handiena izan duela urte osoan.

Simone Colombelli iAhorro enpresako Hpoteka zuzendariarentzat, % 3 izango da datorren urterako erreferentziazko balioa. "Erakundeek 2023rako transmititzen diguten sentsazioa da Euriborrak gora egiten jarraituko duela, baina oso motel, eta ohikoena izango da hipoteken tasak ere % 3 inguruan ikustea", azaldu du konparatzailearen bozeramaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena