Ekonomia
elikadura
eitb media
Espainiako Gobernuak sei hilabetez kenduko du premiazko elikagai guztien BEZa, eta jaitsi egingo du beste produktu batzuena.
Elikagaien BEZa adierazten duen grafikoa. Argazkia: EITB Media
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du sei hilabetez kenduko duela premiazko elikagai guztiei, besteak beste ogiari eta esneari, aplikatzen zaien % 4ko BEZa, eta olioa eta pastarena murriztuko dituela, Ukrainako gerraren eraginari eta inflazioaren gorakadari aurre egiteko.
Elikagai mota bakoitzari aplikatuko zaion beherapena errepasatuko dugu jarraian:
- Premia biziko produktuak edo oso tasa murriztukoak
Espainiako elikaduraren BEZa tasa murriztuaren (% 10) eta supermurriztuaren (% 4) artean aldatzen da. Horrela, ogia, esnea, arrautzak, barazkiak, lekaleak edo fruta bezalako oinarrizko produktuetan, % 4ko ohiko BEZa erabat ezabatuko da datorren seihilekoan.
- Tasa murritzeko produktuak
Okela, arraina, olioa edo pasta tasa murriztukotzat jotzen dira, eta normalean BEZaren % 10ari lotuta daude; hemendik aurrera, BEZa % 5era jaitsiko da azken bi horien kasuan.
- Beste produktu batzuk
Talde horietan sailkatuta ez dauden beste zenbait produktuk, azukrea duten edariek edo alkoholdunek, esate baterako, % 21eko BEZa mantenduko dute.
Sanchezek adierazi duenez, Gobernuak "BEZaren beherapenak elikagaien prezioetan berehala aldatzen direla ziurtatuko du".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar