Ekonomia
mercedes benz
agentziak | eitb media
Gasteizko Mercedesek aurtengo ekoizpen aurreikuspenak beherantz berrikusi dituenean iritsi da iragarkia.
Bernd Krottmayer, Gasteizko Mercedeseko zuzendari nagusi berria. Argazkia: EFE
Bernd Krottmayer alemaniarrak Gasteizko Mercedesen zuzendari nagusi kargua hartuko du 2023ko apirilaren 1ean, Emilio Titosen ordez. Izan ere, azken horrek erretiroa hartuko du 40 urtez Euskadiko enpresarik handienaren buru izan ondoren, 4.800 langile zuzenekin.
Krottmayerrek Ingeniaritza eta Informatika gradua eskuratu zuen Stuttgarteko Unibertsitatean, eta 2002an sartu zen Mercedes Benz taldean. Bertan, zuzendaritza kargu desberdinetan ibili zen 2010era arte, logistika eta ekoizpen arloetan, automobilgintza konpainiak ohar batean adierazi duenez.
2011an Mercedes Benz taldeko Star Transmission & Star Assambly enpresa errumaniarreko Zuzendari Betearazle izendatu zuten. Sei urte geroago, muntaketa zuzendari izendatu zuten Sindelfingeneko (Alemania) lantegian, eta 2021eko urtarriletik gaur arte muntaketa gordinaren, pinturaren eta mantenuaren ekoizpen zuzendaria izan da, lantegi berean.
Gasteizko Mercedesek aurtengo ekoizpen aurreikuspenak beherantz berrikusi dituenean iritsi da iragarkia. Hain zuzen ere, 141.781 furgonetara jaitsi ditu aurreikuspenak, lantegiak duen stock handia eta ibilgailuak itsas portuetara garraiatzeko zailtasuna direla eta.
Era berean, albistea bat dator enpresa batzordearen berritzearekin. Hitzarmen kolektiboari uko egin zioten sindikatuek zuzentzen dute orain, nahiz eta langileek akordioa ondoren berretsi, erreferendum bidez.
"Bake sozial" hori ezinbestekoa zen enpresan, multinazional alemaniarrak Gasteizera 1.200 milioiko inbertsioa eramateko, lantegi arabarrari uneko ekoizpena bikoiztea baimenduko diona.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa