Ekonomia
Grebako aurreabisua
EITB MEDIA
CCOOk, USOk eta UGTk adierazi dutenez, Aenako langileek 2018tik daramate kobratu gabe zenbateko jakin batzuk; horien gaineko erantzunik jaso ezean, lanuzteak egongo lirateke abenduaren 16an, 17an, 22an eta 23an eta urtarrilaren 6an eta 8an, 08:00etatik 00:00etara, eta abenduaren 31n egun osoan.
Bilboko aireportua, abenduko zubiaren hasieran. Argazkia: EFE.
Aenako CCOO, USO eta UGT sindikatuek greba aurreabisua egin dute Hego Euskal Herriko aireportuetan Gabonetarako. Greba espainiar Estatuko aireportu guztietan deituko lukete. Hain zuzen, langileek 2018tik daramate zenbateko jakin batzuk kobratu gabe, eta erantzun bat jaso nahi dute enpresaren aldetik, horien gainean. Ez balute jasoko, greba deialdia gauzatuko litzateke: abenduaren 16an, 17an, 22an eta 23an eta urtarrilaren 6an eta 8an, 08:00etatik 00:00etara, eta abenduaren 31n 24 ordukoa.
Jose Manuel Lorenzo Loiuko aireportuko Enpresa Batzordeko presidenteak EITB Mediari baieztatu dionez, sindikatuen itxaropena da greba azkenean ez deitzea; Bilboko aireportuan, 170 langileri eragingo lieke. Lorenzok espero du Aenak "gogoeta egitea", eta, ondorioz, abisua bertan behera uztea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa